Hiztegi honi buruz

Hizkuntzak
Euskara-Gaztelania / Gaztelania-Euskara
Arloa
Makina erreminta eta teknologia berritzaileak
Terminoei buruz

Hiztegi hau DANOBATGROUPeko kooperatibetako langileek elkarlanean egindakoa da, euskaraz lan egitean sortutako beharrei erantzun eta momentu puntual batzuetako zalantzak argitzeko.

Artezteko makinak, tornuak, ebaketa eta zulaketako makinak, xafla transformaziorako teknologia eta fresatzeko makinetako plano mekanikoetan agertzen diren terminoekin sortu da batez ere, baina horiez gain, artezketa prozesua definitzeko erabiltzen diren hainbat hitz, Danobat Koop. E.ak argitaratutako Tailerreko Eskuliburu Teknikoan argitaratutako hitzak, eta Ideko Koop. E.ak lantzen diharduen osasungintza, aeronautika eta trenen sektoreko hitzak jasotzen ditu.

Hiztegi hau etengabe ari gara garatzen eta noizean behin eguneratu egingo da taldeko beste kooperatiba batzuetako terminoekin eta eguneroko lanean sortzen direnekin.

Egileak

DANOBATGROUP osatzen duten kooperatibak dira hiztegi hau elikatu dutenak bakoitzak bere arloko hitz teknikoak gehituz.

DANOBATGROUPeko Euskara Batzordea da proiektu honen ardura eta erantzukizuna duena.

Edozein kontsulta edo argibide nahi izanez gero jarri harremanetan: euskara (@) danobatgroup.com

Aholkularia
EMUN hizkuntza zerbitzuak

Hiztegiko atalei buruz

Hasiera:
Bilatu nahi den hitza sartzeko gunea.
Irudiak:
Artezteko makina, tornu, ebaketa eta zulaketako makina, xafla bidezko transformaziorako makinak eta fresatzeko makinen irudiak dagokien izendapenarekin. Hiztegiko hitz batzuek ere, zeinua dutenek hain zuzen, termino hori agertzen den irudira bideratuko dute erabiltzailea.
Deskarga:

Hiztegiko terminoak paperera pasatzeko aukera ematen du atal honek.

Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskararako bertsioak deskargatu daitezke.

Proposamena:

Hiztegia osatzeko proposamena egiteko atala da.

Saioa hasi:
Baimena behar da gune honetan sartzeko, aldaketak egiteko erabiliko da eta.
Honi buruz:
Hiztegiari buruzko datu eta argigarriak.
Hautatu zure hizkuntza:
Hiztegiaren atalak eta berari buruzko informazioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikusteko aukera ematen du.